Xirika

Xirika

Gara egunkariarekin batera kaleratzen zen Xirika kultur gehigarriarentzat egindako elkarrizketa (Goizederrek eginda?).

Urtea: ?

Izenburua : 

MUSIKA ESTILO DESBERDINEN ARTEAN AUKERATU AHAL IZATEA NAHIKO GENUKE
Gutxienez beste aukera bat ukatea eskatzen dugu


Aritz Usandizaga
Selektah Kolektiboko partaidea

Euskal Herriko lehen hip hop eta musika beltzaren taldea da Selektah Kolektiboa. Festetan bat-batean, lagunen artean diskoak ezarriz hasi zen abentura. Musika beltzaren izenean, Euskal Herriko oholtzetara igo dira. Rap, reggae, funky, soul, jazz, house… hainbat estilok astintzen dituzte haien festak.


Sound system festak bat-bateko kontzertuak dira, prestatu gabeak. Zuen inspirazioa eredu horretatik dator ; baina diskoak ateraz, kontzertuak antolatuz, ez al duzue izpirituz aldatu ? Eskaera edo sistema bati erantzun diozue ?

Antolatzaileen arabera izaten da. Maiz deitzen gaituzte kontzertu formatoan jotzeko. Horrela izaten da Euskal Herrian, kontzertuak antolatzeko ohitura dago. Askotan, gitarrista honek edo hark nola jotzen duen begiratzera goazela diudi. Festa moduko kontzertuak, sound system deitzen direnak, ez dira ohituretan sartu. Ez dago bakoitzak nahi duen bezala dantzatzeko ohiturarik, batzutan gaizki ikusia ere bada. Leku, ordu eta egoera berezi batean ez bagara, jendeak ez du dantzatzen. 

Musika berriz zuena atxiki duzue, nola definitzen duzu estilo hori ?

Ez gara estilo batera mugatzen, ainitza da gure inspirazioa ; nahiz eta diskak rap eta hip hop-etik datozen. Gaur egun, sound system formatoan gauzak asko aldatu dira, eremua gehiago zabaltzen ari da. Nik rapa ezartzen dut baina baita reggae-a, funky-a, soul-a, jazz-a, house-a ; sustrai beltzatik datozen musika elektronikoak ere gustatzen zaizkit. 

Ez dira oso zabalduak musika mota horiek, Euskal Herrian ?

Gu iritsi baino lehenagotik ere ezagutzen zen musika beltza, baina beti guttiengo batena izan da, baztertua. Reggae jartzen duten tabernak, adibidez, beti izan dira. Baina leku kokretuetan gelditu dira, ez da masiboa izan. Gaur egun, oraindik ere ez da hala. Baina gure helburua ez da zerbait masiboa bihurtzea, baizik eta aukera ukatea ;  nonbaitera joan eta musika hau edo bestea entzuteko posibilitate hori ukatea.

Bestelako zer musika mota daude gure herrian ?

Gu asko ibiltzen gara herriko festetan, tabernaz taberna eta ohartzen gara leku guzietan musika antzekoa jartzen dela. Bi aukera izan ohi dira : bat da rocka, Euskal Herrikoa edo kanpokoa; bestea, bakailaoa edo musika komertziala da. Hor udako kantuak bezalakoak aurkitzen dira. Horretara mugatzen da hemen dagoen ikuspegi musikala, bai tabernetan bai komunikabide gehienetan.

Selektah Kolektiboa, paretaren kontra? (Arg: Galder).

Zer pentsatzen duzu musikaren egoera horretaz ?

Guri ez zaigu ez bata ez beste gustatzen. Gutxienez beste aukera bat ukatea eskatzen dugu. Hala ere, gauzak aldatzen ari dira eta aldatuko dira. Baina zabaltzeari alde txar bat ikusten diogu : lehen, laurogehigarren hamarkadan leku batzuk rok musikarekin ziren lotuak. Poliki-poliki, beste estilo batzuei idekitzen joan dira, baina rock musikatik bakailoa horretara. Adibidez, herriko txosnal 80 hamarkadako fenomeno bat dira, kolektiboek dirua bil zezaten. Hori musikalki eremu itxia izan da. Horietako asko mundu horretatik, puff… bakailaora pasa dira.. Guk eremua zabaldu nahi dugu noski, baina beste estilo batzuetara.

Bozgoragailu horietan musika euskalduna falta dela kritikatzen da maiz. Dirudienez Euskara ere ez da musika aniztasunari lotua…

Gure buruari galdetu behar geniokena da : estilo horiek zergatik ez diren euskaraz ? Euskaldunok ez badugu reggaea, soula, funkia… ezagutzen, ez ditugu musika estilo horiek euskaraz entzungo. Honelako musikak edozein lekutan entzuteko aukera izango bagenu talde eta proposamen gehiago sortuko lirateke musika estilo horiekin euskaraz. Hizkuntza bat ez ezagutzea bere zabalkunderako arazoa izan daiteke baina ingelesez edota arrotz egiten zaigun beste hizkuntzetan egindako musikak entzun eta gustatzen zaizkigu. Hizkuntzarena baino arazo haundiagoa da euskal musika zabaltzeko aukera. Promozio eta distribuzio egokiagoa beharko luke eta euskal musikak gehiegi saltzen ez duenez multinazionalak bustiko ez direla kontutan hartuta instituzioen inplikazio haundiagoa beharko litzateke.

Zerk bultzatuko du egoera horren aldaketa ?

Nire iritziz, internetek du etorkizuna aldatuko. Konexioak azkarragoak eta merkeagoak direnean musika zabaltzeko eta ezautarazteko tresna egokiena izango da. Hori eta guztion artean egiteko daukagun lan mardula noski.